XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eldu yakon deira ta zergaitik oles egion itandu eutsan zarrari.

Agureak, ordun: - Egur-sorta au bizkarrera jasoten, lagundu daistazun....

Alegiak darakuskuna: saporez, zori txarpean eta tirri-tarra ibillita be, gizaseme guztiak bizi gura.

78. Lugiña eta arranoa.

Lugin ezeinbatek beiñola arrano bat idoro eban sare-artean atzemona; eta guztiz ederra begitandu bai yakon, sare artetik jareginda, azke itxi eban.

Arranoa ez yakon esker txarreko izan.

Bein baten, beera etorren orma oiñean lugiña ikusirik, ara joan yakon egazka, ta gizonari, buruan lotuta eukon zintea kendu eutson erpakaz.

Jagi zan a egaztiaren kontra, jazarka.

Arranoak jausten itxi eutson zintea.

Lugiñak jaso eban, eta ona!, atzera biurtzean, len bera jarrita egon zan lekuan ormea jausirik aurkitu eban; laster konturatu zan arranoak olan ordaindu eutsola sare artetik atera ta azke itxiaz egin eutson mesedea.

Arturiko mesedeak eskertu bear dira.

79. Nekazaria eta txakurrak.

Eguraldi gordiñak estu ekarren nekazari bat.

Jateko billa okullutik ezin urtenda, bere aariak iruntsiten asi zan.